Robert Burns
Robert Burns | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alloway, 1759ko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Bizilekua | Edinburgo |
Heriotza | Dumfries, 1796ko uztailaren 21a (37 urte) |
Hobiratze lekua | St Michael's Church, Dumfries (en) Burns Mausoleum (en) |
Heriotza modua | : sortzetiko kardiopatia |
Familia | |
Aita | William Burnes |
Ama | Agnes Broun |
Ezkontidea(k) | Jean Armour (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | eskoziera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kantugilea, poeta, idazlea, musikologoa eta nekazaria |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | bertsoa narraziozko poesia kanta balada kantata |
robertburns.org | |
| |
Robert Burns (Alloway, Hegoaldeko Ayrshire, Eskozia, 1759ko urtarrilaren 25a – Dumfries, 1796ko uztailaren 21a) Eskoziako gaeleraz aritu zen olerkari ezagunena da. Eskozieraz eta ingelesez ere idatzi zuen.
Bizitza eta obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborari etxe batean sortua eta bere kasa ikasia, Pope, Thompson, Gray eta Young idazleen lanak irakurri zituen estiloa lantzearren. Hamalau urterekin idatzi zuen Jolie Nell bere lehen poema. Eskoziako ingeles moldez idatzi zuen lan gehiena. 1786. urtean argitara eman zituen bere «Poemak», Poems chiefly in the scottish dialect (Eskoziako dialektoan batez ere idatzitako poemak). Liburu honek arrakasta handia izan zuen. Ironikoa eta zorrotza zen oso; ez zuen sekula satira erlijiozkoa nahiz politikoa bazter utzi eta beti jardun izan zuen Eskoziaren burujabetzaren alde. Egun bakar batean ondu zuen Tam O´Shanter poema komikoa, bere lanik luzeena (200 ahapaldi, 1790).
1791. urtean Dumfriesera jo eta administrazioan hasi zen lanean, aspaldidanik Jamaikara joateko zituen asmoak alde batera utziz. Oso langilea zen, baina edalea ere handia zenez gero, gehiegikeriek eraman zuten gazterik mundutik 1796. urtean.
Burnsen poesia argi, zorrotz, ironiko, fresko eta herrikoiak leku berezia hartu du Eskoziako literaturan.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Burns |
- (Ingelesez) burnsmuseum.org webgunea
Ikus, gainra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tam o' Shanter poema.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.